BILBOKO AUZOAK OSTERA ERE BETE DIRA AIRE ZABALEKO KIROL-JARDUEREKIN AUZO ACTIVE PROGRAMAREN BIDEZ, ZEINA UDALAK GAZTEENTZAT ANTOLATZEN DUEN AISIALDI OSASUNGARRIKO PROGRAMA BAITA

Bilboko Udalak abian jarri du Auzo Active programaren hirugarren denboraldia, alegia, 10 eta 17 urte bitarteko gazteentzako aire zabaleko kirol aisialdi osasungarriko programa, zeinaren xedea baita haiek kirola egiteko modu berriak gozatu eta ezagutzea eta bizimodu osasungarriko ohiturak ikasiz.

Auzo Active programan, gustu guztietarako jarduerak eskaintzen dira, dela irristaketa, errugbia, saskibaloia, kalistenia, parkour, slackline, piragua, herri kirolak, esgrima, futbola edo capoeira, besteak beste.

PROGRAMA

Jarduerak doakoak dira, eta martxoaren 17an hasiko dira ostera ere, barikuan.

Datorren apirilaren 29ra arte, dagoeneko 8 saio bete dira, Uriko beste horrenbeste auzotan aire zabaleko lekuetan egiteko.

  • Barikua, martxoak 17, 17:00-19:30. Basarrate Landa (Begoña).
  • Zapatua, martxoak 18, 11:30-14:00. Sarriko parkea (Deustu).
  • Barikua, martxoak 24, 17:00-19:30. Lozoño plaza (Otxarkoaga)
  • Zapatua, apirilak 1, 11:30-14:00. Funikular plaza (Uribarri)
  • Barikua, apirilak 21, 17:00-19:30. Ibaieder parkea (Abusu)
  • Zapatua, apirilak 22, 11:30-14:00. Emiliano Arriaga lorategiak (San Adrian-Miribilla).
  • Barikua, apirilak 28, 17:00-19:30. Elejabarri ikastetxe publikoa (Errekalde)
  • Zapatua, apirilak 29, 11:30-14:00. Pump track pista (Zorrotzeko muturra)

Hurrengo saioak maiatzean eta ekainean izango dira, eta astero emango da haien berri, Bilbao Kirolak entitatearen, GazteKlubaren eta bilbaogazte.bilbao.eus web-orriaren bidez, eta orobat urrian eta azaroan egingo direnen berri.

Jarduera horiek antolatzen eta garatzen hainbat kirol klubek parte hartu eta kolaboratuko dute, hala nola Athletic Fundazioa, Universitario Bilbao Rugby, Bidaideak Bilbao BSR, edo saskibaloiko eta herri kiroletako Bizkaiko federazioak, eta baita zenbait entitatek ere, hala nola ONCE eta beste zenbait entitate sozioedukatibo: Eragintza, Gure Lurra, Gazteleku, Umeak Kalean, Tendel, Gozaldi eta Aldaika, besteak beste.

AiSIALDI OSASUNGARRIKO KULTURA

Auzo Active programak helburu bi dauzka; alde batetik, aisialdi osasungarriko kultura bat sortzea, hainbat baliotan oinarritua: ahalegina, lankidetza, tolerantzia, integrazioa, adiskidetasuna edo joko garbia; eta, bestetik, eremu publikoa dinamizatzea, Bilboko auzoen gizarte- eta komunitate-kohesioan aurrera egiteko estrategia gisa.

Horrez gain, programa berritzaile bat da, unibertsala eta lankidetzazkoa, gazteen artean kirola eta gorputz jarduera sustatzea eta ohitura osasungarriak bultzatzea duena xede, eta adingabea jartzen duena erdigunean, transformazioa eragiten duen agente moduan parte har dezan.

AUZO ACTIVE-EN 2022KO BALANTZEA

2022an, 75 jarduera egin ziren Otxarkoaga, Abusu, Errekalde, Zorrotza, Uribarri, Santutxu, Deustu eta Irala auzoetan. Guztira 1.742 pertsonak parte hartu zuen; % 42 neskak, eta % 58 mutilak.

Programa horretan, urrian, auzo arteko jarduera bat eskaini zen Abandoibarra auzoan, 16 jarduera 998 parte hartzailerentzat, eta % 61 mutilak izan ziren, eta % 39 neskak.

Bigarren aldi horretan, Bilboko auzoetako kale, plaza eta parkeetan hainbat kirol modalitate gauzatu ziren, dela errugbia, kalistenia, xakea, piraguak, yoga, futbola, Herri Kirolak, afrotit boxing-a, dantza modernoa edo beste batzuk.

Bilboko Udalak oso ontzat jotzen du Auzo Active programaren balantzea, zeren eta aukera eman baitu aurrera egiteko bizimodu osasungarriko ohiturak sustatu eta gazteen parte hartzea eragiteko bidean, eta baita Bilboko auzoetako gizarte eta komunitate kohesioa eragiteko zereginean.