Emantzipa Programa

Zer da Emantzipa programa?

Hilean 300 euroko laguntza zuzena 25-29 urteko gazteen emantzipazioa laguntzeko, biak barne.

Noiz eskatu ahal izango dut laguntza?

2024ko otsailetik aurrera.

Zenbat denboraz jaso dezaket laguntza?

Gehienez ere 24 hilabetez, ezarritako baldintzak betetzen jarraitzen baduzu.

Zertarako erabil dezaket laguntza hau?

Emantzipatzeko edo familiaren etxetik kanpo mantentzeko erabili behar duzu.

Zer baldintza bete behar ditut laguntza eskatzeko?

Gaur egun, Emantzipa Programaren laguntza berria arautuko duen Dekretua izapidetzeko azken fasean gaude. Araudi horretan zehaztuko dira onuradunak bete behar dituen baldintzak.

GAZ Emantzipaziorako zerbitzuaren webgunearen bidez, informazioa unean-unean eguneratuko dugu.

Zer egin behar dut laguntza eskatzeko?

Eskaera egiteko epea irekitzen denean, adieraziko dugu zer bitarteko telematiko eta presentzialen bidez eskatu ahal izango duzun laguntza.

Zergatik jarri da abian Emantzipa Programa?

Euskadin, emantzipatzeko batez besteko adina 29,7 urte da, Europako batez bestekoa baino hiru urte beranduago. Emantzipazio berantiar horrek ondorioak ditu gazteentzat, bizitzako eta familiako proiektuen garapenean nahasmendua eragiten baitu.

Erkidegoaren ikuspegitik, belaunaldien arteko desorekak eragiten ditu, gizartea zahartzen laguntzen du, eta gero eta arazo gehiago sortzen ditu ekonomian, lan-merkatuan ordezkatzeak eta gizarte-babeseko sistemei eusteak.

2023ko martxoaren 21ean, Gobernu Kontseiluak Gazteen Emantzipazioa bultzatzeko 2030 Euskal Estrategia onartu du. Jarduera berritzaileen barruan, 3. Ardatzean “V. trakzio-proiektua. 25 eta 29 urte bitarteko gazteen emantzipaziorako laguntza ekonomikoen Emantzipa Programa abian jartzea agertzen da.

Beharrezkoa da enplegu- eta etxebizitza-politika jarraituak emantzipaziorako laguntza ekonomikoekin osatzea, gazteek autonomia-prozesuen eraikuntzari aurre egin ahal izan diezaioten.

Hori dela eta, programa bat martxan jartzea planteatzen da. Programa horrek zuzeneko laguntza ekonomikoa jasotzen du, jatorrizko etxetik irteteko prozesuei laguntzeko, prozesu horiek bizkortzeko eta prozesu horiei eusten laguntzeko, eta, horrela, batez besteko adina murrizteko eta emantzipazio-tasak handitzeko.

Baduzu kontsultarik?

Gogoratzen dizugu 2024ko otsailera arte ezin izango duzula Emantzipa Programa honen laguntza eskatu, baina aurretiazko kontsultaren bat egin nahi baduzu, GAZ Emantzipaziorako zerbitzura jo dezakezu, honako komunikazio-kanal hauen bitartez:

  • 646 10 91 26 telefono-zenbakia whatsapp-erako baino ez da, eta ez deitzeko.
  • Deiren bat jaso nahi baduzu, bidali whatsapp mezu bat 646 10 91 26 telefonora; adierazi zure telefono-zenbakia eta itzuli deia GAZetik. Ez da sarrera-deiei erantzuten.
  • Sakondu nahi baduzu, bidali mezua gaz@euskadi.eus helbidera
  • Nahi baduzu, gure GAZ komunitatean sar zaitezke
  • Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzara ere dei dezakezu, 945 01 56 55 telefonora.

 

Bilbon bizi bazara, GAZen Bilboko bulegora joan zaitezke. Hemen duzu ordutegiari eta aurrez aurreko arreta-lekuari buruzko informazioa.