Bilboko Udalak gazteentzako topagune berri bat antolatu du gazteei beren emantzipazio-prozesuetan laguntzeko. Hain zuzen, Mugikortasuna: Prestakuntza eta Enplegua Atzerrian azoka otsailaren 28an eta 29an egingo da, La Perreran.
Bilboko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren gazteen emantzipaziorako laguntza-zerbitzu GAZ Bilbaok sustatzen du ekimena, eta haren helburu nagusia da gazteei informazioa ematea Euskaditik kanpo dauden enplegu- eta prestakuntza-aukerei buruz.
Azokan, 18 eta 30 urte bitarteko gazteentzako programak eta bekak dituzten hainbat erakunde egongo dira, eta 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara egongo da zabalik. Azokan, besteak beste, erakunde hauek eskainiko dituzte programak: Europe Direct Bizkaia, STEP Language Services SL, BASQUE TRADE & INVESTMENT UPV/EHU, AIESEC in Bilbao, ESN Bilbao, Comisión Fulbright España-EE.UU., Education USA Spain, Kiribil Sarea, Novia Salcedo Fundazioa, Bilboko Ganbera eta EURES Bizkaia (Lanbideren barruan).
Ikastetxeetako taldeentzako bisitak 10:00etatik 12:00etara, 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara erreserba daitezke, gazbilbao@bilbao.eus helbidearen eta 944 025 401 telefono-zenbakiaren bidez. Asmoa da azokak metodologia dinamikoa eta giro ludikoa izatea, eta, beraz, zenbait jarduera antolatu dira, hala nola hitzaldiak, tailerrak eta mahai-inguruak. Jarduera horietan, gazteen mugikortasunarekin lotutako gaiak, zuzeneko musika, zozketak eta munduko txokolateen dastaketa bat izango dira.