AIRE ZABALEKO KIROL-JARDUERAK AUZOETAN, AUZO ACTIVE PROGRAMAKO DENBORALDI BERRI BATEAN

Bilboko auzoetan aire zabaleko kirol-jarduerak egingo dira asteburu honetatik aurrera, Auzo Active programaren barruan. 10 eta 17 urte bitarteko gazteentzat da, eta martxoaren 16an (zapatua) hasiko da berriro, Zorrotzako Azoka plazan, 11:30etik 14:00etara. Urrira arte egingo dira jarduera horiek.

Auzo Active programan, gustu guztietarako jarduerak eskaintzen dira, hala nola, hauek: irristaketa, errugbia, saskibaloia, kalistenia, parkour, slackline, piragua, herri kirolak, esgrima, futbola eta capoeira. Urtero legez, aurten ere jarduera horiek antolatzen eta garatzen hainbat kirol klubek parte hartu eta kolaboratuko dute, hala nola Athletic Fundazioak, Universitario Bilbao Rugby taldeak, BTT Miribilla taldeak; saskibaloiko eta herri kiroletako Bizkaiko federazioek; eta, azkenik baita zenbait entitatek ere, hala nola ONCEk eta beste zenbait entitate sozioedukatibok: Eragintzak, Gure Lurrak, Gaztelekuk, Tendelek, Gozaldik eta Aldaikak, besteak beste.

Hauek dira hurrengo 7 saioak (aldez aurretik izena eman beharrik gabe):

  • Martxoak 16 (zapatua): 11:30-14:00. Azoka parkea (Zorrotza)
  • Martxoak 23 (zapatua): 11:30-14:00. Eskurtze parkea-Anfiteatroa (Irala)
  • Apirilak 12 (barikua): 17:00-19:30. Ramoni (Otxarkoaga)
  • Apirilak 19 (barikua): 17:00-19:30. Done Petri plaza (Deustu)
  • Apirilak 20 (zapatua): 11:30-14:00. Funikular plaza (Uribarri)
  • Apirilak 26 (barikua): 17:00-19:30. Elejabarri ikastetxe publikoa (Errekalde)
  • Apirilak 27 (zapatua): 11:30-14:00. Europa parkea (Begoña)

Maiatzetik aurrerako saioen berri astero emango da Bilbao Kirolak-ek eta GazteKlubaren sare sozialen eta bilbaogazte.bilbao.eus webgunearen bidez.