Gazteria eta Kirol Sailaren Konekta Ideiak ekimena, 2030 Agendaren helburuen inguruan herritarren berrikuntzako eta gizarte-ekintzailetzako laborategi gisa jarduten duena. Bilboko 18 eta 35 urte bitarteko gazteei dago zuzenduta, arlo horietara esperientzia teoriko eta praktiko batetik hurbiltzeko aukera ematen zaienei.
Urtean zehar hainbat deialdi egiten dira, eta horien gaiak helburu horiekin lotuta daude. Deialdi bakoitza bi fasetan garatzen da:
- Lehenengoan, lab, tailer eta ekitaldiak egiten, informatzeko, inspiratzeko eta esperimentatzeko.
- Bigarren fasean, proiektuen deialdi irekia egingo da, eta bi ekimen hautatuko dira, garatzeko laguntza teknikoa eta logistikoa emateko.
Deialdi hauei buruzko informazio gehiago lor dezakezu hemen.
Udal-estrategia honen oinarria da gazteek eta gazteentzat diseinatutako proposamenak sustatzea, eta proposamen horiek abian jartzeko aukerak eta baliabideak sortzea eta
Ideiak Martxan programan izan zuen aurrekaria.
IDEIAK MARTXAN 2021
2021an saritutako ideiak ezagutu nahi dituzu?
Ihes-jokoak Bilboko kaleetan zehar, zeintzuen bidez, gazte taldeek, denbora tarte mugatu batean, eginkizun zehatzei egin behar baitiete aurre, hain zuzen, ibilbidean zehar dauden saltokiek dauzkaten arazo batzuei, eta haientzat konponbide berritzaileak proposatuz gainditu behar dituzte.
Moda desfilea, kale-kalean egina eta filmatua, Bilboko bost gunetan, agerira ekartzeko gazteen talentua, arlo bateko eta besteko gazteek (modan, makillajean, ile apainketan, publizitatean, ikus-entzunezkoetan) eta formazio bateko eta besteko gazteek (Leinn-U. Mondragón Unibertsitatea, EHUko Arte Ederrak eta Publizitatea eta Marketina, Ikus-entzunezko Komunikazioa-Tertanga) taldean lan egiteko eta elkarrekin proiektu bat gauzatzeko zer gaitasun duten nabarmenduz.
IDEIAK MARTXAN 2020
COVID-19aren pandemia dela-eta, ez da gauzatu deialdi honetako proposamen bat ere 2020an zehar.
IDEIAK MARTXAN 2019
2019an saritutako ideiak ezagutu nahi dituzu?
Emakume sortzaileen bigarren jardunaldia ikus-entzunezkoen arloan.
Gitarra klasikoko kontzertu solidarioa, Aitor Jauregi musikariaren eskutik, Mari Makeda Askabideko proiektuan dirua biltzeko.
Hiri-kulturaren festa hainbat diziplina artistikoetan (musika, pintura, poesia, eta dantza) Bilborock-en.
Kategoriaka eta adinaren araberako erakustaldiak, kamisetak eta oholak margotzeko tailerrak, eta skate ikastaroak Olabeaga Skate Parkean.
Rubik torneo bat da, kronometratuak diren kategoria ezberdinak dituena.
7 laburmetraien proiekzioa Bilborocken: Heridas Invisibles (Jon Irizar Merino), Haizea (Jon Mikel Gutiérrez), Night Car (Ibon Calleja Ortiz), ¡Voy Madrid! (Iñigo Larreina Arbide), MORTUALIA (Iraide Larrazabal Herrero), BIENVENIDA (Ager Mendieta) eta ARBITRAN (Irene Herrero del Valle).-
The Serious Battle, break dance txapelketa, 1 vs 1 breaking kategoria Bilborock-en. Erakustaldia, lehiaketa, eta kontzertua ere izango dira.
IDEIAK MARTXAN 2018
2018an saritutako ideiak ezagutu nahi dituzu?
Emakume on: ikus-entzunezko arloko emakumeen lehen jardunaldia.
Sport with values: kirol indarkeriarekin amaitzeko.
Maric Con 2018: ideojoko, rol eta mahai joko zaleentzat den MaricCon 2018 LGTBI+ en topaketa.
Bilbao Open Rubik: Rubik torneo bat da, kronometratuak diren kategoria ezberdinak dituena.
IDEIAK MARTXAN 2017
2017an saritutako ideiak ezagutu nahi dituzu?
Zeure estiloari eutsi: 14 eta 25 urte bitartekoentzat antolatutako rap lehiaketa.
Fuera de juego: bideojoko zaleek sortutako lehiaketa.
Asian Party: japoniar festa zure eskura.
Hitzak mugimenduan: Poesiazko ekitaldia, La Basu bezalako parte-hartzaileekin.
-
Eusko e-Sports: kirol eta antzekoen bideojokoetan oinarritutako ekitaldia.
Bideoa
IDEIAK MARTXAN 2016
2016an saritutako ideiak ezagutu nahi dituzu?
Komikiaren eta bideojokoen alorrean andrazkoek izandako agerpenari buruzko jardunaldiak. Sustatzaileak: Elizabeth Casillas, Koldo Gutierrez eta Sandro Gometo. Jaialdi honetan hitzaldi eta eztabaidak egongo dira eta horietan sormenari lotutako adituek hartuko dute parte. Bertan, gaur egungo joerei eta berdintasunik ezari buruz gogoeta egingo dute. Komikian eta aisia interaktiboan ibilbide luzea izandako artistek emandako tailerrak egongo dira. Horien bidez, ikasi eta sorkuntza-prozesuaren zati bat ezarri ahal izango duzu. Jaialdia dokumental bat proiektatuta eta erakusketa baten bidez amaituko da.
Ekainak 16-17
Recrea prestakuntzarako nahiz informaziorako jardunaldia da. Haren bidez, Murrizteak, Berrerabiltzeak eta Birtziklatzeak -erderazko 3 Rak (Reducción, Reutilización y Reciclaje)- gizartearentzat, ekonomiarako eta ingurumenerako duten garrantzia nabarmendu nahi da. Tania Diezek eta Iñaki Jauregizarrek sustatuta, hurrengo atalak izango ditu: tailerrak, arte birtziklatuko lanen erakusketa, sormenari buruzko zuzeneko erakustaldiak eta birtziklatzean oinarritutako arte eta diseinuari buruzko sormen-lanen merkatua.
Ekainak 19
ZAWP (Zorrotzaurre Art Work in Progress)
Olerkiari buruzko topaketa honetan, 6 gazte bilduko dira Bilborocken. Guztiak poesiari lotuta daude eta Iberiar Penintsulako zenbait lekutatik nahiz bertatik helduko dira. Laura Sotok sustatuta, haren helburua poesia gerturatzea da. Horretarako, elementu berriak erabiliko ditu, esate baterako, antzerkia, performance delakoa edo musika.
Irailak 17
Bilborock
Aitziber Redondo, Gloria Martinez eta Carmen H. Ledesma (Colectivo Vita) jaialdi honen sustatzaileak dira. Haren bitartez, gorabidean dagoen arteari lotutako proposamen berriak bistaratu nahi dituzte. Horretarako, aldez aurretik euskal gazte artisten arteko hautaketa egingo dute, uztailaren 15era arte luzatuko den deialdiaren bitartez.
Arteari lotutako zenbait diziplina eta formatu barne hartuko ditu, besteak beste, bideomapping-a, kanpoaldeko esku-hartzeak, diziplina askotako sormen-lanak, ikus-entzunezkoak, bideoartea, doinu berriak, argazkigintza eta performance delakoa.
Irailak 24 eta 25
Artiach Galleten Fabrika Zaharra
Deustuko Erribera, 70B
Elkartasunaren aldeko musika-jaialdia, Jon Hervasek sustatuta. Mota biko ekitaldiak uztartzea da haren berezitasuna: alde batetik, berdintasunik ezaren ondorioak sufritzen dutenekin egindako elikagaien kudeaketari buruz sentsibilizatzeko hitzaldiak; eta bestetik, gorabidean dauden musika-taldeen kontzertuak. Asteburu batez, hainbat musika-aretotan eskainiko diren kontzertu hauetarako sarreraren ordez, Elikagaien Bankuaren aldeko elikagai kilo baten dohaintza egitea eskatuko dute.
Irailak 21-25
- Kontzertuak: Satelite-T, Dock, Fever Bilbao, La Ribera eta Bilborock.
12 eta 20 urte bitarteko gazteentzako topaketa. Zuzeneko emanaldiak, tailerrak eta hitzaldiak egongo dira egun osoan, bizipenak elkarri trukatzeko eta gazteen talentua erakusteko. Irene Prietoren ideia da.
Azaroak 5
Dock Bilbao
Arkitekturaren Nazioarteko Eguna urrian ospatuko da. Horren harira, astebetez, arkitekturari nahiz hirigintzari buruzko gure interesa piztu eta gure inguruko arkitekturaren nahiz ondarearen berri eman zein erabiltzera gonbidatu nahi digun jarduera-programa interesgarria egongo da: mahai-inguruak, eraikin berezietarako bisita gidatuak, gidatutako ibilbideak (oinez eta itsasadarrez), tailerrak eta abar. Astearen sustatzaileak: Iñigo Basarrate, Iñigo Berasategui, Ane Arce eta Martin Echeverria.
Irailak 30 – urriak 9
- Inaugurazioa: AzkunaZentroa
- Beste espazio batzuk: Bilborock eta beste
Pakitxou Pakidermo Salan burutzen diren tamaina txikiko proposamen eszenikoak dira: antzezlan txikiak, olerkia, musika-emanaldiak, performance-ak eta antzokietan edo jaialdietan programatzen ohi ez diren beste proposamen formal eta informal batzuk. Loida Aguedaren ideia da.
Otsailak 25, martxoak 31, apirilak 28
Pakidermo Sala
Mesedeetako kaia, 3-4. solairua.
Bilbao
IDEIAK MARTXAN 2014
2014an saritutako ideiak ezagutu nahi dituzu?
“Agronautak – Autosufizientziarako saiakera” IdeakMartxan Pez Estudiok garatutako proiektua da. Elisa de los Reyes Garcíak azaldu dizkigu herritarren ikaskuntzarako laborategi hauek: tailerren garapen eta parte hartze topaketen bitartez autosufizientzia energetikoa duten azpiegiturak sortzea dugu helburu.