KULTURA, GASTRONOMIA, KIROL ETA FOLKLORE EUSKALDUNAK BILBOKO KALEETARA ITZULIKO DIRA ASTE SANTUAN, BILBAO BASQUE FESTEN EDIZIO BEREZI BATEAN
Apirilaren 5etik 9ra, Bilboko kaleak Bilbao Basque FEST euskal kulturaren jaialdiaren baitan programatutako 200 jarduera baino gehiagoz beteko dira, Bilboko Udalak antolatuak. Bederatzigarren edizioa oso berezia izango da; izan ere, bisitatzen gaituztenek eta Aste Santua hirian pasatzea erabakitzen duten bilbotarrek jaialdiko sei gaiek eskaintzen dituzten esperientziak inolako mugarik gabe gozatu ahal izango dituzte: Gourmet, Kultura, Musika, Market, Zinema eta Sport.
