ABIAN DA DENBORALDI BERRIA BILBOKO UDAL GAZTEGUNEETAN, 12 ETA 17 URTE BITARTEKO GAZTEENTZAKO GUNE SOZIOEDUKATIBOETAN

  • Jarduerak bihar (eguena) hasiko dira, ekainaren 15a. Jarduerak eguazten eta eguenetan izango dira, 17:00etatik 20:00etara, eta bariku eta zapatuetan, 21:00etara.
  • Gune sozioedukatibo horiek 12 eta 17 urte bitarteko gazteentzat dira; han, hezitzaileek zuzendu eta programatutako aisialdiko doako jardueretan parte hartzen dute gazteek.
  • Gazteguneen helburua da aisialdiko denbora eta norberaren hazkundea sustatzea, gaitasunak eta ohitura osasuntsuak har ditzatela gazteek, eta berdinen arteko harremanak izan ditzatela, balioetan eta parte hartzean oinarrituak, gazte-gaztetatik.

 

Bilboko Udalak uriko barrutietan dauden 8 gazteguneak irailak 15, irekiko ditu. 12 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzendutako udal-espazio sozioedukatiboak dira, aukera ematen dutenak haietan biltzeko, harremanak egiteko eta ikasten duten bitartean gozatzeko.

Gazteguneen helburua da aisialdiko denbora eta norberaren hazkundea sustatzea, gaitasunak eta ohitura osasuntsuak har ditzatela gazteek, eta berdinen arteko harremanak izan ditzatela, balioetan eta parte hartzean oinarrituak, gazte-gaztetatik.

Sarrera librea da, ez da aurrez izena eman behar. Jarduerak eguazten eta eguenetan izango dira, 17:00etatik 20:00etara; eta bariku eta zapatuetan, 17:00etatik 21:00etara.

Gaztegune guztiak eremu sozioedukatiboko profesional gazteek dinamizatzen dituzte, gazteen ekimenak jasoz eta babestuz. Udalaren gune horietan ondo pasatzeko hainbat aukera daukagu: liburuak, filmak, berriketarako txoko erosoak, bideo-jokoak, mahai-jokoak, futbolina, billarra, mahaiko tenisa, arte plastikoetako eta artisautzako materiala, karaokea, sukaldaritza eta Interneteko sarbidea duten ordenagailuak.

Ikusi hemen egitarau osoa.