Partekatzen

BILBOKO UDALAK LEHENBIZIKO EMANTZIPAZIO-ESPERIENTZIA AURRERATZEKO AUKERA EMANGO DIE 22 ETA 29 URTE ARTEKO 9 GAZTERI, “BILBAO GAZTE PARTEKATZEN” PROGRAMAREKIN

Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirol Sailak eta Etxebizitza Sailak abian jarritako udal-ekimenak aukera ematen die Bilbon erroldatuta egonik 22 eta 29 urte artean dituzten eta orain arte familiaren etxean bizi izan diren gazteei lehenbiziko emantzipazio-esperientzia aurreratzeko. "Bilbao Gazte Partekatzen" egitasmoaren bidez, 9 gaztek Otxarkoaga auzoko udal-etxebizitza bat partekatuko dute, gehienez ere 3 urtez. Hilean 55 euroko alokairua ordainduko dute, gehi gastu komunetarako ekarpena eta komunitatearen aldeko 4 lanordu.

UDALAK ETXEBIZITZA ARLOAN DITUZTEN KEZKAK PARTEKATZERA ANIMATZEN DITU GAZTEAK, GAZ BILBAO-REN KANPAINA BERRIA IREKITZEN DUTEN TAILER BATZUETAN

Bilboko Udalak etxebizitzaren arloan dituzten kezka guztiak partekatzera animatzen ditu gazteak, GAZ Bilbao-k Euskadiko Gazteriaren Kontseiluarekin (EGK) lankidetzan antolatutako tailer batzuen bidez. Tailer horiek urriaren 2an, 3an eta 4an egingo dira, La Perreran. GAZ Bilbao-k urriaren 7tik aurrera (astelehena) bi astez Bilboko kaleetara aterako duen kanpaina berriaren ataria izango dira topaketa hauek.

BILBOKO GAZTEEN EMANTZIPAZIOARI LAGUNTZEKO ZERBITZUAK KANPAINA BAT ABIARAZI DU AURREZ AURREKO PRESTAZIOAK ZABALTZEKO, ETA ORAIN BAITA ONLINE ERE

GAZ, Emantzipaziorako Zerbitzua laguntza-zerbitzu bat da, euskal erakundeek sustatua, gazteei emantzipazio-prozesuetan laguntzea helburu duena. Bilboko GAZ arreta presentzialeko zerbitzuari online arreta gehitu zaio orain, eta arreta horrek badu webgune bat, www.euskadi.eus/gaz, Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzak koordinatzen duena. Gainera, gaurtik aurrera eta azaro osoan zehar, bere prestazioei buruzko informazio-kanpaina bat hasiko da hiriko hainbat gunetan ikusgai jarri diren ekintzen bidez.