Etxebizitzaren gaia lehen lerroan jartzeko galdetegia

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak etxebizitzaren gaia lehen lerroan jartzeko helburuarekin galdetegi bat jarri du martxan. Formularioa anonimoa da eta 16 eta 30 urte bitarteko gazteentzat dago zuzendua. Hau betetzeko epea ekaiaren 14ean amaituko da.

Ate irekien jardunaldiak Bilboko unibertsitateetan

Ez da ezer geratzen datorren ikasturtean zer egingo duzun pentsatzen hasteko, baina erabakia hartzea ez da beti erraza. Horregatik, Bilboko unibertsitateek ate irekien jardunaldiak jartzen dituzte abian, ikasleek aukeran dauden ikasketei buruz informatzeko aukera izan dezaten.

Unibertsitate Orientazioko Azoken XVIII. edizioa

Zure unibertsitate ikasketen inguruan informazioa jaso nahi duzu? Egoera horretan bazaude, ez huts egin UPV/EHU-k otsailaren 8an antolatuko duen Unibertsitate Orientazioko Azoken XVIII. edizioa. 09:00etatik 14:30etara behar duzun guztia zure esku egongo da Bizkaia Aretoan edo Sarrikoko Ekonomia eta Enpresa Fakultatean.