Bidegorri berria Sabino Aranan!

Sabino Aranako zati berriaren inaugurazioaren ondoren, gaurtik aurrera, Bilbok 752 metro gehiago izango ditu bidegorritan. Ibilbideak Casilda Iturrizar parkea eta Ametzola eta Basurtu auzoak lotuko ditu. 

Bilbao Kirolak-eko ikastaroetan hitzordua eskatzeko epea dagoeneko zabalik

2019/2020 ikastaroan kirol-jardueraren batean izena ematea gustatuko litzaizuke? Horrela bada, jakin ezazu Bilbao Kirolak-eko hitzordua eskatzeko epea dagoeneko irekita dagoela. Bilboko Kiroldegiek modalitate ezberdinetako 64 ikastaro eskaintzen dituzte, ariketa fisikoa egin nahi duten pertsona guztien eskaerak asetzeko pentsatuak.

Skate pista berria Olabeagan

Bilboko Udalak maiatzaren 9an skate pista berri bat ireki du Olabeagako auzoan. Gune berri honek bi helburu ditu: ingurunea zein auzoa dinamizatzea eta gazteek kirol hau praktikatzen animatzea.

Maiatzan eta ekainean ikasteko leku gehiago

Azterketa garaia heltzear dago eta ikasleek datozen asteotan izango dituzten beharrei erantzuna emateko helburuarekin, Bilboko Udalak maiatza eta ekaineko asteburuetan leku gehiago jarriko ditu ikasgeletan ikasleen eskura.

UPV/EHU eta Mondragon Unibertsitateko ikasketa berriak

Euskal Herriko Unibertsitateak, UPV/EHU-k, eta Mondragon Unibertsitateak 2019/2020 ikasturtean estreinatuko dituzten ikasketa berriak aurkeztu dituzte. Besteak beste, Gradu Bikoitza: Farmazia + Giza Nutrizioa eta Dietetika edota Business Data Analytics eskainiko dira, hurrenez hurren.

Konsulta ezazu Bilborock-en martxoan gertatuko dena!

Hilabete berriari hasiera eman diogu, eta horrekin batera, Bilborock-en agenda berria ere etorri da gurera… eta denontzako eta gustu guztietarako planak aurkezten dizkigu oraingoan! Kontzertuak, bideojokoak, hizkuntzak, teknologia edota zinema izango ditugu eskura, izan ere, Bilborock ez da bakarrik musikaren sinonimo.

Bilbon ospatuko Red Bull Cliff Diving final mundiala

Irailaren 14ean ospatuko da Bilbon Red Bull Cliff Diving 2019 ekitaldiaren munduko sailen hamaikagarren denboraldiaren munduko finala. Jauzilariek jauzi ikaragarriak egingo dituzte 85 kilometro/ordu baino arinago 27 eta 21 metroetatik, kontzentrazioa, abilezia eta kontrol fisikoa euren babes bakarra izango direla.