Fanfarre eta kaleko musika bandak ekarriko ditu “Musikauzo”-k

Bilboko Udalaren "Musikauzo" ekimenaren edizio berriak fanfarre, kaleko banda eta beste proposamen musikalez beteko ditu gure hiria. Gauzak horrela, zortzi barrutietara iritsiko da ekimen hau eta fanfarrea klasikoak, folk musika edota jazz-ak dantzan jarriko gaitu. Orotara, 63 emanaldi ospatuko dira, musikaz eta jaiaz gozatzeko aukera izan dezagun.

Otxarkoaga eta Txurdinagako magia ikastaroetan izena eman dezakezu jada!

Magiaz gainezka egongo dira maiatzean Otxarkoaga eta Txurdinaga berton ospatuko den XIV. Magia Topaketarekin. Hastapen ikastaroa, profesionalentzako seminarioa eta ‘Atera ezazu barruan daramazu magia’ ikastaro amateur-a. Izena emateko epea dagoeneko dago irekita eta apirilaren 27ra arte luzatuko da esteka honen bitartez, eta parte hartu duten pertsonek maiatzaren 2ra arte izango dute denbora euren bideoak hona bidaltzeko.

PRE-FANTrekin FANTerako motorrak berotzen hasi!

Maiatzaren 4tik 11ra ospatuko da FANT, Bilboko Zinemaldi Fantastikoa, hala ere, ez dugu hilabete itxaron beharko film fantastikoenak gure hiriko hamaika txokotan ikusteko. Izan ere, apirilaren 23tik 27ra PRE-FANT ospatuko da Kale Nagusiko BBK Aretoan, Bilborocken eta Guggenheimen.

Unisound Bilbao bueltan da!

Unisound Bilbao bueltan da! Talde unibertsitarioen jaialdiak edizio berria ospatuko du apirilaren 11tik 14ra, talde zein bakarlari eta bertako zein kanpoko taldeekin; Madril, Zaragoza, Alicante, Valentzia, Santiago, Vigo, Malaga, Bartzelona, Santander, Burdeos edota Iruñeatik etorriko baitira hainbat talde.