EGIN KIROLA PLANETAREN ALDE

Ekainaren 9an Plogging Tour-a ospatuko da Bilbon. Plogginga, aire zabaleko kirola zabor-bilketarekin nahasten duen jarduera da. Hau da, aire zabaleko edozein jarduera fisiko aprobetxatzean datza, hondartzetan, mendietan edo hirietan aurkitzen diren hondakinak biltzeko.

Euskadiko Gazteak Lankidetzan 2024ko deialdia

Programa honen helburua da Euskadiko gazteen artean elkartasunaren balioak sendotzea eta garapenerako ekintzen inguruko sentsibilizazioa sortzea. Garapenerako ekintzak hainbat hegoaldeko herrialdetan izaten dira, Amerika, Asia eta Afrikan, hain zuzen ere, eta modu horretan, parte hartzen duten gazteek ekintza horiek bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dute.

Zona Cero: 2030 alerta

Matiz Elkartetik, eta Bilboko Udaleko Berdintasun, Bizikidetza, Lankidetza eta Immigrazio Sailaren, Bizkaiko Foru Aldundiko Lankidetzarako eta Dibertsitaterako Zuzendaritzaren, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren eta Lehendakaritzaren laguntzarekin, "Zero Zona: 2030 alerta. Gazteria eta Gizarte Eraldaketa" gazteentzako topaketa abian jarriko da.

BizkaIdatz Txikia X. Haur eta Gazteen Literatura Saria

 BizkaIdatz Txikia X. Haur eta Gazteen Literatura Sariak gure lurraldeko eskola-umeen artean literatur sorkuntza bultzatu eta sustatu nahi du. Bertan Bizkaiko ikastetxe batetan ikasten ari diren 16 urte beteta dituzten arteko Lehen Hezkuntza (3. mailatik 6.era) zein Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako haurrek parte har dezakete.

BILBOKO UDALAK GAZTEEN ARTEKO BERDINTASUNA, ANIZTASUNA ETA INKLUSIOA SUSTATZEN DITU KOMIKIAREN BIDEZ

Bilboko Udalak kulturarteko eskumenen eta gazteriaren eremuetan lan egiten jarraitzen du NET-IDEA Europar Proiektuaren bidez. Uriak gazteei zuzendutako hainbat jarduera hartuko ditu, besteak beste, "Kulturarteko Hiriak-Etorkizuneko Arkitektura" komiki-tailerra, parte-hartzea, eztabaida, kritika eta errespetua sustatzeko. Tailerra praktikoa eta sortzailea izango da, giro seguru batean, Kike Infame ilustratzailearen eskutik.

OPEN HOUSE BILBAO JAIALDIAK ZAZPIGARREN EDIZIOA EGINGO DU URRIAREN 7AN ETA 8AN, “CIUDAD (IN)MATERIAL. HIRI (EZ)MATERIALA” IZENBURUPEAN, 65 ERAIKIN BAINO GEHIAGOREKIN ETA 19 JARDUERA OSAGARRIREKIN

Open House Bilbao jaialdiak urriaren 7an eta 8an ospatuko du bere zazpigarren edizioa, "Ciudad (in)material. Hiri (ez)materiala" goiburuarekin. Ekitaldian ez da beharrezkoa izango aldez aurretik izena ematea eraikinetara sartzeko; bai, ordea, jarduera osagarrietan parte hartzeko.

2024KO AURREKONTUETAN JASOKO DIREN HERRI-EKIMENAK BOZKATZEKO EPEA IREKIKO DU BILBOKO UDALAK

Bilboko Udalak irailaren 18an, ASTELEHENA, zabalduko zuen 2024ko aurrekontuetan sartuko diren herri-ekimenak bozkatzeko epea. Epe hori irailaren 29an, MARTITZENA, amaituko da. Bilbotarrek, urirako interesgarrienak iruditzen zaizkien ideiak ikusita, modu telematikoan eman dezakete botoa www.bilbao.eus  webgunean, edo aurrez aurre barrutietako udaltegietan dauden Bilbao Click makinen bidez.