Esanetan…. (página 19)

#ImagiFullEguna, sortzaile gazteentzako topaketa Bilborocken

Gaztea, artista bazara eta sormen-proiektu bat partekatu nahi baduzu,#ImagiFullEguna zure aukera da! Edozein arte-diziplinatako gazteak bilatzen ditugu, Bilborock artisten topaleku bihurtzeko, egunean zehar formatu desberdinak erabiliz: ikusleek artistekin elkarreraginean aritzeko guneak eta askotariko emanaldiak.

Kiroleko arrazakeriari buruzko online mintegia

Bilboko Udalak “Kirolean arrazakeria saihestu/Kirolean inklusioa sustatu” online mintegia antolatu du, datorren apirilaren 14rako, herritarrak kirolaren arloko arrazakeriaz ohartaraz daitezen helburuarekin. Webinarra zuzenean ikusi ahalko da www.bilbao.eus udal webgunean, 12:00etatik aurrera.

Ametzolako zuzkidura-bizitokien lehenengo fasea hasi da

Bilboko Udal-Etxebizitak Ametzolako zuzkidura-bizitokien lehenengo fasea eraikitzen amaitu du. Lehenengo fase horretan, alokairu-erregimeneko 66 apartamentu eta ibilgailuetarako 160 aparkaleku eraiki dira. Proiektua osatuko duten bi faseetako lehenengoa gauzatu da. Proiektuan, oro har, 160 bizitoki eraikitzea aurreikusten da. 

#GazteSHARE egonaldian parte hartu duten gazteek bere lanak aurkeztuko dituzte martxoaren 30ean Bilborock-en

Martxoaren 30ean Bilborock-en egingo den gala berezi batekin ospatuko da #GazteShare-n azken saioa, Ikus-entzunezkoen tekniken inguruko egonaldia.Bertan, programaren barruan eta ekimen honi esker ikus-entzunezkoen teknikan formazioa jaso duten 10 gaztek beren lanak aurkeztuko dituzte. Honekin batera, Bilborock tv magazina egiteko hautatutako bi pertsonen izenak emango dira jakitera, bata neska eta bestea mutila.

Let´s Mintza, gazteei eztabaidarako gune bat eskainiko dien topagunea

Datorren martxoaren 29an, Bilborock-ek Let´s Mintza saioaren lehen saioa ospatuko du, feminismoa, osasuna, kultura eta ekimena bezalako gaiak jorratzeko balio izango duen eztabadaidarako topagunea. Ekimen honen helburua gazteentzako diren gai interesgarriak planteatzea da, hauek hauei buruz gogoeta egin dezaten eta ikuspuntu desberdinetatik uler ditzaten.