Boluntariotza gazteek gizartearen aldeko jardueretan parte hartzeko duten modu bat da, laguntzeko asmo soilarekin.

Arlo hauetan parte har dezakezu: osasuna, azpiegituren eraikuntza, hezkuntza, aisialdia, teknologia, kultura, gizarte-bazterketa, feminismoa, kirola, kolektiboei laguntzea, hala nola migratzaileak, adinekoak, gazteak, dibertsitate funtzionala dutenak bezalako kolektiboen sustapena…

Zer behar duzu? Astia, partekatzeko, ikasteko eta besteekin nahiz besteentzat lan egiteko gogoa eta, gehienetan, 18 urtetik gorakoa izatea.

Gizartearen, auzoaren edo Bilboren alde zerbait egiteko gogoa baduzu, boluntariotza da zure aukerarik onena!

ZEINTZUK ESKAINI AHAL DIZUTE LAGUNTZA BOLUNTARIO IZATEKO?

Bolunta

BizkaiaGara, Bizkaiko Boluntariotza eta Partaidetza Sozialerako Agentzia, lurraldeko pertsona, instituzio eta erakundeen zerbitzura lan komunitarioa eta herritarren ekintzarako gunea da.

BizkaiaGaratik orientazioa eman diezazukete…

-boluntariotza eta parte-hartzea zer diren jakin nahi baduzu;
-Bizkaiko gizarte-erakundeak ezagutu nahi badituzu eta horietakoren batean parte hartu nahi baduzu;
-Aktibatzeko informazioa, orientazioa edo laguntza behar baduzu; BizkaiaGarak herritarren energia eta herritar konprometituak behar dituzten proiektuak konektatzen ditu.

Informazio gehiago hemen.

Unibertsitatea eta boluntarioa izatea

Bilboko Unibertsitate nagusiek lankidetza, berdintasuna, pentsamendu kritikoa, sormena eta gizarte-konpromisoa bezalako balioak sustatu nahi dituzte. Horretarako, elkartasunezko jarduerak egitea sustatzen dute. Parte hartu nahi duzu?

Informazio gehiago:

NON EGIN ZURE BOLUNTARIOTZA

Boluntarioak
Bilbon

Boluntarioak
Euskadin

Boluntarioak
Estatuan eta Europan