Udal Ikasgelak ikasleen erabilerarako prest daude

Bilboko Udalak, egun hauek gazteentzat oso garrantzitsuak direla jakinik, bere ikasgelen eskaintza 1000 tokitan areagotu du azterketa garaian dauden ikasle guzti horiei zuzenduz. Udalaren eskaintza, batez ere, banaka ikasteko lekuek osatzen dute (gehienbat liburutegietan).

Demola Bilbora heldu da

Demola berrikuntza irekiko eta batera sortzeko Europako programa da. Lehendabizikoz heldu da Bilbora, Bilbao Ekintzaren eskutik. I. Edizio honetan unibertsitateko azken graduko edo goi-mailako graduko prestakuntza-zikloetako 55 ikaslek parte hartuko dute. Ekimenean parte hartzen duten 10 enpresek luzatutako erronkei erantzun behar izango diete.

Atzerrian lan egin

Gaur egun gero eta sarriagotan hartzen den aukera da. Lanik eza, lan-baldintza eskasak... beste herrialde batean erronka berriei ekiteko gogoa pizten duten zenbait arrazoi dira.

Zelan bereizi benetako lan-eskaintzak eta gezurrezkoak?

Internetek lana bilatzeko ere aukera ugari eskaintzen du. Ziuraski behin baino gehiagotan eskainitakoaren benetakotasunaz zalantzak sortu dizkizun eskaintzaren bat topatu duzu. Gazteaukeraren bideo honetan benetako eta gezurrezko eskaintzak bereizten jakiteko aholkuak topatuko dituzu.