Lagunduiguzu Arriaga Antzokia gaztetzen!

Ze iritzi daukazu kulturari buruz? Interesgarria iruditzen zaizu edo nahiago duzu beste gauza batera egon? Bilboko Udalak galdera hauek erantzuteko zuei, gazteei, zuzendutako prozesu parte-hartzailea abiarazi du, eta lehenengo geltokia Arriaga Antzokia eta bere egitaraua dira.

Bilboko Triatloiaren VII. edizioan izena emateko epea irekita

Bilbao Triatloiaren VII. edizioan izena emateko epea maiatzaren 13ra arte egon da irekita; hala ere, arinago itxi egingo da 1.200 lagunek data hori baino lehen izena ematen badute. Interesatuek euren lizentzia eguneratua izan behar dute eta ze kategorian hartuko duten parte erabaki beharko dute: distantzia erdia edo distantzia olinpikoa.

2018rako udal diru-laguntzak

Bilboko Udalak 2018 urteari dagozkion udal diru-laguntzak argitaratu ditu. 3,1 milioi euro izango dira, aurreko urtean baino %8 gehiago. Diru-laguntzak esparru ezberdineko proiektu ezberdinetara daude bideratuta: kultura, euskera, gazteria, eta abar.

Izan zaitez euskal Youtuber!

Bilboko Udalak, Azkue Fundazioaren laguntzarekin, B-Tuber ekimena jarri du martxan, Bilbon erroldatuta eta 14 eta 17 urte bitarteko gazteak bideoak sortu, editatu eta Youtuben zabaltzera anima daitezen. B-Tuber ekimenak euskarak duen presentzia indartu nahi du Youtuben, hori baita gazteek euren aisialdian gehien erabiltzen duten kanala.

Knowlii Go App Bilbao lehiaketan irabazle!

Go App Bilbao lehiaketaren lehenengo fasea Knowlii proiektuak irabazi du. Bilboko Udalak eta Google-k bultzatu dute ekimena eta apps4citizens eta Bilbao Turismok lagundu. Bilbora gerturatzen direnen esperientzia turistikoa aplikazio mugikorren sortze eta garapenarekin hobetzea du helburu Go App Bilbao ekimenak.

Baditugu gure Youtuberrak!

Bilbao Gaztek bi Youtuber ofizial aukeratu ditu, gazteei hiriko planik onenak proposa diezaieten. Gorka Ruiz eta Karla Martínez izan dira aukeratuak, 18 urtekoak biak.