Larunbat honetan, ekainaren 26an, Evaristo Churruca, kirol jarduera erakargarriak, osasungarriak eta doakoak eskaintzen dituen jardunaldia hartuko du, Auzo Active aisialdi osasungarrirako udal programaren barruan.
Bilboko Udalak gazte ekintzaileei eta profesionalei ostatu emateko proiektu pilotu berri bat jarriko du martxan. Bilbao Hostel Coliving izena duen ekipamenduak, lanerako eta aisialdirako espazio komunak eta ostatua uztartzen dituen Euskadiko lehenengo proiektu pilotua da eta Basurtu/Altamira auzoan kokatuta dago, Bilbao Hostel aterpetxean.
Youtuber izatea gustatuko litzaizuke? Hala bada, hau da zure aukera! Bilboko Udalak, Azkue Fundazioarekin batera, aurten ere "B-Tuber. Youtuber izarren bila!" programa antolatu du, Bilbon erroldatuta dauden eta 9 eta 12 urte artean dituzten gazteentzat. Ekainaren 28tik uztailaren 2ra ospatuko da eta izen- emateak ekainaren 20an amaituko dira.