Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Sailak antolatu du “Loturak sortuz: haurtxoaren etorrera” tailerra. Saioen datak honako hauek dira: urriaren 20 eta 27an, eta azaroaren 3, 10, 17 eta 24an (ordutegia: 10:30-12:30). Lekua BBK Gunea da
Ekimen honek Bilboko 18 eta 35 urte bitarteko gazteei zuzendutako programa bat proposatzen du, aisialdiak hiriko auzoetan duen eraginari buruz hausnartzeko eta jarduteko.
Bizkaiko Foru Aldundiaren Foru Dekretua. Honen bidez, 2025eko ekitaldian Bizkaiko Lurralde Historikoan astialdiko trebakuntza-jarduerak sustatzeko dirulaguntzen oinarri arautzaileak eta deialdia onesten dira. Bizkaiko Foru Aldundiaren deialdia da.
La Perrera gunea BBK PACT lehenengo Hackaton gaztearen egoitza izango da, urriaren 18an, larunbata, 17:30etik 20:00etara. Izen-ematea doakoa da eta 50 plaza eskaintzen dira.
Bilboko Udalak gazteentzako aukera berri bat jarri du abian, ICCs (Audiovisuales, Videojuegos & Periferias)+IA bidez, Konekta Ideiak programaren testuinguruan.Kasu honetan, ART FOR LIFEk komisariatu du, eta KSIguneren kolaborazioa du.