Bilbao Bizkaia Design Week-aren jardueren deialdia zabalik
Diseinua eta sormen-industriak gustoko badituzu, Bilbao Bizkaia Design Week-ek berrogei jarduera baino gehiago prestatu ditu zuretzat. Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak sustatzen duten ekimenaren bosgarren edizioa azaroaren 18tik 25era ospatuko da Bilboko hainbat txokoetan.
