
Antolatu ezazu Bilborock-en ekitaldi edo ekintza bat eta dohainik! – Bilborock, Gazte Egunak!
Gaztea zara? Ekintza edo ekitaldi bat antolatu nahi duzu Bilbon, baina ez dakizu nora jo? Bilborock da zeure gunea! Izan ere, gazteek eta gaztez osatutako elkarteek Erabilera Askotarako Aretoa dohainik izango dute hemendik aurrera, astearteetan edo/eta asteazkenetan (hilabetean bi egunetan).