Bizkaiko Foru Aldundiaren Foru Dekretua. Honen bidez, 2025eko ekitaldian Bizkaiko Lurralde Historikoan astialdiko trebakuntza-jarduerak sustatzeko dirulaguntzen oinarri arautzaileak eta deialdia onesten dira. Bizkaiko Foru Aldundiaren deialdia da.
La Perrera gunea BBK PACT lehenengo Hackaton gaztearen egoitza izango da, urriaren 18an, larunbata, 17:30etik 20:00etara. Izen-ematea doakoa da eta 50 plaza eskaintzen dira.
Bilboko Udalak gazteentzako aukera berri bat jarri du abian, ICCs (Audiovisuales, Videojuegos & Periferias)+IA bidez, Konekta Ideiak programaren testuinguruan.Kasu honetan, ART FOR LIFEk komisariatu du, eta KSIguneren kolaborazioa du.
2025-2026 ikasturterako Ikasiker lankidetza-beken deialdia zabalik dago, ikerketa-lanetan hasi nahi duten unibertsitate-ikasleentzat.
Eskaerak aurkezteko epea irailaren 6an ireki zen, eta 2025eko urriaren 6ra artekoa da.
Eusko Jaurlaritzak 2025-2026rako Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren arloan unibertsitateko tituludunen prestakuntza sustatzeko bi beka emateko deialdia egin du. Beken berariazko helburua prestakuntza espezializatu aplikatua da, eta Gizarte Berrikuntzako Zuzendaritzak agintzen dizkien prestakuntza-zereginetan onuradunen parte-hartzea eta lankidetza sustatzen ditu.
Eusko Jaurlaritzak Gaztemundu programaren 2025erako deialdia egin du, Euskal Etxeetako bazkide gazteei zuzenduta, gazteen parte hartzea bultzatzeko zentro horietan.