Bilborock-en mintzagai (página 6)

Sekulako kontzertua Bilborocken

Bilboko Udalaren Gazteria Saileko Let’s Jo! programak abenduaren 23an, Bilborocken, The Flying Scarecrow musika-taldearen kontzertua antolatu zuen. Talde honek Bilboko Pop Rock Lehiaketaren 27. edizioa irabazi zuen. Kontzertuaren hasierako gonbidatu gisa beste talde bik jo zuten: Outer Heaven eta Insecurity.

Etorkizuneko Bilbo eraikitzen

Azaroaren 17an, Bilborocken, Hiri Antolamendurako Plan Nagusiari (HAPN) buruzko Gaztetalk saioa egin genuen, gazteen eta Hiri Plangintza Saileko teknikarien arteko eztabaidarako eta parte-hartzerako espazioa.

Mugikortasuna berbabide

Azaroaren 16an, 25 gaztek parte hartu zuten Uriko Mugikortasun Jasangarrirako Planari -PMUS- buruz Bilborocken egindako Gaztetalk saioan.