Ongi etorri jaia Eramus ikasle berriei Bilborock-en!

Bilborock-ek Erasmus ikasle berriak hartuko ditu urtarrilaren 28an ospatuko den ongi etorri jaian. 18:00etatik aurrera, Bilboko Udalak antolatutako eta “Han eta hemengo gazteak” programaren baitan dagoen ekitaldi hau musikaz eta janariz beteta egongo da.

Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketaren XXXVII. edizioa

Bilboko Udalak Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketaren XXXVII. ediziorako deialdia egin du. Helburua da sorkuntza literarioa sustatzea, batez ere euskaraz egindakoa. 18 urte baino gehiago duen edonork parte hartu dezake martxoaren 30a baino lehen. 

#GazteKLUBA IDEIAK 2020 zuk ere jarduerak programatu ditzazun

15 eta 17 urte bitarteko gaztea bazara eta gazteentzako aisialdirako ekimenen bat garatu nahi baduzu, elkartu zure adineko hiru pertsona gutxienez eta bidali zure ideia 2020ko #GazteKLUBA IDEIAK programara. Deialdia zabalik egongo da urtarrilaren 13tik otsailaren 21a arte. 

“Artistak Egoitzan” programak 2020ko deialdia ireki du

Bilboko Udalak, BilbaoEszena-ren bitartez, “Artistak Egoitzan” programaren 2020ko deialdia ireki du. Euskal arte eszenikoak sustatzen ditu ekimen honen bidez, euskarazko proposamenetan garrantzia jarriz. Proiektu artistikoren bat baduzu, zure eskaera martxoaren 8a arte bidali dezakezu. 

Etor zaitez Bilborock-era K-POP-arekin ondo pasatzera!

Dantzatzea eta ondo pasatzea gustoko badituzu, ezin duzu galdu urtarrilaren 18an Bilborock-en ospatuko den K.Bilbo-ko ekitaldia. 17:00etatik aurrera, etorri zaitez K-POP-a eta zure gustu berdinak dituzten pertsonak ezagutzera ! Dantza, emozio eta dibertsioz beteriko arratsaldea dago zure zain. 

Ipuin Lehiaketa berria Otxarkoagan!

Idaztea gustuko duzu? Horrela bada, ez galdu Otxarkoagako Mugarik Gabeko Umeentzako Ipuin Lehiaketaren edizio berria! Txirula Kultur Taldeak XVIII. aldiz antolatu du maiatzaren 16 eta 17an auzoan ospatuko diren jardunaldien baitan.