“Pentsako ipuinak” lehiaketaren hirugarren edizioa abian da

Abian da  “Pentsatzeko ipuinak” lehiaketaren hirugarren edizioa, literatura-sorkuntzaren bidez gizarte-arazoei buruzko hausnarketa sustatzea helburu duen haur eta gazteei zuzendutako literatura-lehiaketa. Aurtengo gaia arrazakeria izango da, gizarte inklusiboa eta bidezkoa sustatzea xede duela.

Imaginautak ekimenak Instagram-era mugitu du programazioa

Egoera ikusita, Imaginautak-ek bere programazioa Instagramera mugitu du. Kultura-mugimendu batean oinarrituta dagoen elkarte honek, egoerara egokitu eta Bilborock-eko agertokia plataforma digitalarengatik aldatzea erabaki du. Bigarren #ImaginautakEtxean apirilaren 9an izango da. Galdu egingo duzu?

#GazteKLUBAEtxean, aisialdiko online programa

Bilboko Udalak #GazteKLUBAEtxean programa jarri du martxan, etxean parte hartu eta gozatzeko aisialdi-aukerak eskainiz. Programak hainbat erronka eta aisialdiko proba ditu, eta 12 eta 17 urte bitarteko gazteei dago zuzenduta. Helburua bizimodu osasungarria izateko balioak eta ohiturak irakastea da.

Bilboko Udalak Bilbao You Week atzeratu du

Bilboko Udalak atzeratu du Youtubeko eduki digitalen sortzaile eta jarraitzaile gazteei zuzendutako Bilbao You Week; topaketa, gaurtik zapatura bitartean (martxoak 12-14) Bilborock aretoan egin behar zena.

BreakOnStage 2020, ekainaren 13an Bilbao Arena Kirolen Jauregian

Bilbao Arena Kirolen Jauregiak, ekainaren 13an, Break On Stage jaialdiaren edizio berri bat hartuko du bere baitan. Hiri-kulturarekin lotutako jaialdi handi honek hogei show eskainiko ditu oholtza gainean, denek kirola, musika, dantza eta hiri-kulturako beste emanaldi batzuekin zerikusia dutela.

Aste Santurako jarduerak #GazteKLUBA-rekin

Hilabete baino ez da falta Aste Santuko oporretarako, eta oraindik plan bila zabiz? #GazteKLUBArekin, apirilaren 7tik 18ra, hamaika jardueretan parte hartzeko aukera izango duzu; bai Bilbon eta baita Bilbotik kanpo ere.