Bilbao Hiria Pop Rock lehiaketaren edizio berria martxan da!

Bilbao Hiria Pop Rock lehiaketaren edizio berria martxan da! Aurten 31. edizioa ospatuko da Bilborock-en, talde gazte ez-profesionalen lana sustatzea, eta beraien talentua zabaltzea helburu duela. Izena emateko epea datorren astelehenean, apirilaren 1ean, irekiko da eta maiatzaren 5ean itxi, biak barne.

Rock, jazz eta folk “Poltsiko Musika” programaren edizio berrian

"Poltsiko Musika" programaren edizio berria hemen da, beste behin, hurbiltzen direnei hainbat herrialdetako musika joerak erakusteko, bertako taldeen zein gure hirian bizi diren kanpoko musikarien eskutik. Elkarren segidako lau ostiraletan izango dira kontzertuak eta rock, jazz edota euskal folk-a entzungo dugu.

Lortu ezazu zure GazteKLUBA Txartela!

12 eta 17 urte bitarteko gaztea bazara, eta GazteKLUBA-k antolatzen dituen ekintzetan parte hartzen baduzu edo parte hartu nahi baduzu, lortu ezazu zure GazteKLUBA Txartela! Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirol Sailak, zein Bilboko Gazteguneen Sareak antolatzen dituzten ekintzetarako sarbidea erraztu eta azkartzea du helburu txartelak.

Magia bueltan da Txurdinaga eta Otxarkoagan!

Maiatzean magia protagonista izango da Txurdinaga eta Otxarkoaga auzoetan, izan ere, XV. Magia Topaketak ospatuko dira. Aurtengo edizioan hastapeneko ikastaroa, profesionalei zuzendutako mintegia eta amateur mailako “Atera ezazu barruan daramazun magia” lehiaketaren seigarren edizioa ospatuko dira.

Hasi da Loraldia jaialdia!

Loraldia jaialdiaren edizio berri bat hasi da jada! Gaurtik hasita eta apirilaren 7a bitartean, hamaika ekintza kultural ospatuko dira Bilboko hamaika txokoetan, euskal kultura zabaldu eta babesteko helburuarekin, beti ere hainbat disziplina kultural ezberdin kontutan hartu direla.

Musika Lokala ekimeneko kontzertuak hastear!

Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirol Sailak Musika Lokala ekimena jarri du martxan, Bilbo eta Bizkaiko taldeek Bilborock-eko oholtzara igotzeko aukera izan dezaten. Horrela, gazteek eta gazte-elkarteek erreferentziazko topagunea den Bilborock-en dohainik jotzeko aukera izango dute.

Kontsulta itzazu Bilborock Gazte Egunak-eko ekitaldiak!

Bilborock Gazte Egunak ekimenari esker, Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirol Sailak babestua, 18 eta 35 urte bitarteko gazteek eta gaztez osatutako elkarteek Erabilera Askotarako Aretoa dohainik alokatu dezakete, euren ekintza zein formatu txikiko ekitaldiak antolatu ditzaten.

Aratusteak hasi dira!

Bilboko aurtengo inauteriak hasi dira! Atzotik eta martxoaren 5a bitartean Jai Batzorde Mistoak antolatutako 50 ekintza baino gehiago ospatuko dira Bilboko hainbat txokoetan. Badaukazu dana prest?

Emakumezkoen rock eta metal musikaren jaialdia Bilborock-en!

Martxoaren 9an Neskak Sutan, emakumezkoen rock eta metal musikaren jaialdia, izango dugu Bilborock-en. Emakumeen Nazioarteko Egunaren baitan dago kokatuta jaialdia, eta emakumeak rock-aren munduan duen irudia aldatzea du helburu, egoera agerian jarriz, eta arlo honetan emakumearen presentzia aktiboagoa aldarrikatuz.