BIZIKLETEN BIGARREN ESKUKO AZOKA, BIZIKLETAREKIKO TREBETASUN-JOLASAK ETA GEHIAGO BILBOKO AREATZAN, DATORREN DOMEKAN (IRAILAK 19)

Datorren domekan, irailak 19, Bilboko Areatzan jai giroa izango da, umeek eta edadetuek hainbat jarduera izango baitituzte aukeran, jolaserako nahiz jaia ospatzeko, bizikleta izango delarik protagonista. Europar Mugikortasun Astearen jardueren barruan dator ekitaldia, zeinaren goiburua, aurten, hau baita: "Zure osasunagatik, mugitu era jasangarrian" .

Eman izena Bilbao Kirolak-en 2021/2022 kurtsoko ikastaroetan!

Bilboko Udalak 2021/2022 ikasturterako Bilbao Kirolak-en ikastaroetan izena emateko aurretiko hitzordua eskatzeko epea ireki du. Eskaera egiteko epea irailaren 8ra artekoa izango da, eta kiroldegietan edo Bilbao Kirolak-en webgunean dauden salmenta automatikoko terminalen (ST) bidez egingo da.

2020/2021 ikasturterako unibertsitate-bekak

Irekita dago 2020-21 ikasturteko unibertsitate-beketarako eta goi-mailako beste ikasketa batzuetarako eskabideak aurkezteko epea. Telematikoki bakarrik egin ahal izango dira, eta baliozko ziurtagiri elektroniko bat beharrezkoa izango da. Eskaerak urriaren 26ra arte aurkeztu ahal izango dira.