Eman izena Bilbao Kirolak-en 2021/2022 kurtsoko ikastaroetan!

Bilboko Udalak 2021/2022 ikasturterako Bilbao Kirolak-en ikastaroetan izena emateko aurretiko hitzordua eskatzeko epea ireki du. Eskaera egiteko epea irailaren 8ra artekoa izango da, eta kiroldegietan edo Bilbao Kirolak-en webgunean dauden salmenta automatikoko terminalen (ST) bidez egingo da.

2020/2021 ikasturterako unibertsitate-bekak

Irekita dago 2020-21 ikasturteko unibertsitate-beketarako eta goi-mailako beste ikasketa batzuetarako eskabideak aurkezteko epea. Telematikoki bakarrik egin ahal izango dira, eta baliozko ziurtagiri elektroniko bat beharrezkoa izango da. Eskaerak urriaren 26ra arte aurkeztu ahal izango dira.

11 udal kiroldegiak irekita daude irailaren 1etik aurrera

Irailaren 1ean eman dio amaiera udal kiroldegi guztiak berriro ere irekitzeko planari, egun horretan hasi baitira zerbitzu ematen Atxuri, Abusu, La Casilla, Deustu eta San Mameseko instalazioak. Hala, bat egingo dute Artxanda, Zorrotza, Errekalde, Txurdinaga, San Inazio eta Miribillako kiroldegiekin.