
Bilbao Kirolak-en 2020/2021 ikasturterako izena emateko epea zabalik
Bilboko Udalak 2020/2021 ikasturterako Bilbao Kirolak-en ikastaroetan izena emateko aurretiko hitzordua eskatzeko epea ireki du. Eskaera egiteko epea irailaren 4ra artekoa izango da, eta kiroldegietan edo Bilbao Kirolak-en webgunean dauden salmenta automatikoko terminalen (ST) bidez egingo da.