
BILBOK OMENALDIA EGINGO DIE AUZOETAKO ANDRAZKOEI MARTXOAREN 8KO “OROITZAPEN KOLEKTIBOAREN ZAINDARIAK” KANPAINAN
Emakumeen Nazioarteko Egunaren barruan, Bilboko Udalak egun horretarako diseinatutako komunikazio-kanpaina aurkeztu du gaur goizean. Aurten, Udalak bultzatutako “ELLAS, Oroitzapenen atlasa” arte-proiektuan dago oinarrituta, Uretamendi, Ingurabidea eta Betolazako auzotarren memoriaren eta argazkien inguruan.