Zurrumurruen aurka, sartu aterpera” kontakizun laburren V. lehiaketa abian da. Edizio berri honetan kontakizunak kontatzera gonbidatzen da, aniztasunean oinarritutako bizikidetza sustatzeko, migratzaileei buruzko pertzepzio negatiboak aldatzen laguntzeko eta begirada berri bat emateko.
Uda honetan Bilbora #UDAKALEAN etorriko da hamaika bat eskaintzarekin, eta honi esker, asialdi eta kulturarekin lotutako 200 jarduera baino gehiagorekin gozatzeko aukera izango dugu.
Gaurtik hasita eta irailaren 1era arte izena eman daiteke 2021/2022 ikasturtean Udalak antolatutako kultura, berdintasun, osasun, aisia eta kiroleko 372 tailerretan. Aurreinskripzioa Udalaren web orrian egin daiteke. Aurten, estreinako aldiz, tarifa berezi bat jarri da bizitzeko gutxieneko diru-sarrera jasotzen duten pertsonentzat.
Bilborockek FEMME BILBAO programa jasoko du lehen aldiz. Ekimena 10 saioko zikloa da, eta protagonistak Bilboko emakume artistak izango dira. Bertan beren esperientzia pertsonalak azalduko dituzte eta zuzeneko kontzertua eskainiko dute. Emanaldiak Bilbao Gazte eta Bilborock-eko sare sozialetan grabatu eta emitituko dira.
Badago prest urtero Bilboko Udalak antolatzen duen Bilboko Kalealdia Kaleko Antzerki eta Arteen Jaialdia, aurten ekainaren 28tik uztailaren 3ra ospatuko dena. Eskainiko den programazioa kalitatezkoa, askotarikoa eta adin guztietarako pentsatua izango da.
Aukera programa, euskal emakume zinemagile gazteei zuzendutako ekimenak, ekainaren 10ean, ostegunean, bere lehen edizioa aurkeztu zuen Bilbon. 18 eta 35 urte bitarteko sortzaileei zuzendutako jarduera da, eta film labur bat egiteko aukera ematen die, gehienentzat bere lehengo aukera.
Bilboko Udalak, hirian ordezkaritza duten lau unibertsitateekin batera - UPV/EHU, Deustuko, Nafarroako eta Arrasateko unibertsitateak -, IED KUNSTHAL Diseinu Zentro Nagusiak eta Digipen Zentro Teknologikoak, "Bilbo, Unibertsitate Hiria" udako lehen ikastaroak jarri dituzte martxan. Ikastaro hauek, ekainaren 17an eta uztailaren 23ra bitartean izango dira.