2024KO AURREKONTUETAN JASOKO DIREN HERRI-EKIMENAK BOZKATZEKO EPEA IREKIKO DU BILBOKO UDALAK

Bilboko Udalak irailaren 18an, ASTELEHENA, zabalduko zuen 2024ko aurrekontuetan sartuko diren herri-ekimenak bozkatzeko epea. Epe hori irailaren 29an, MARTITZENA, amaituko da. Bilbotarrek, urirako interesgarrienak iruditzen zaizkien ideiak ikusita, modu telematikoan eman dezakete botoa www.bilbao.eus  webgunean, edo aurrez aurre barrutietako udaltegietan dauden Bilbao Click makinen bidez.

HAINBAT HERRIALDETAKO 75 GAZTE ELKARTU DIRA BILBOROCKEN “BILBAO OPEN RUBIK” TXAPELKETAREN LAUGARREN EDIZIOAN

"Bilbao Open Rubik 2023" nazioarteko txapelketa laugarren urtez jarraian itzuliko da. Hainbat herrialdetako 75 gazte (Espainia, Frantzia, Txile, Argentina eta Brasil) lehiatuko dira World Cube Association (WCA) erakundearen munduko rankingean beren posizioak hobetzeko. Erakunde horrek konbinazio-puzzle deiturikoen gaitasunak arautzen eta bultzatzen ditu, hala nola Rubik-en kuboa.

HEMEN DA #GAZTEKLUBA ASTE SANTUA 2023 12 ETA 17 URTE BITARTEKO GAZTEENTZAKO EGINDAKO PROGRAMA

Bilboko Udalak #GazteKLUBA Aste Santua 2023 jarri du martxan: 12 eta 17 urte bitarteko gazteentzako aisialdiko programa, eta 19 jarduera eta 440 plaza eskainiko ditu. Programa hori eskola-oporretako garaian egikarituko da, jaiegun ez diren egunetan, eta honako hauek eskainiko dira: irteerak, kirol-jarduerak, arte-tailerrak eta teknologia-tailerrak eta japoniar kulturaren inguruko aste bat.

MASTERCLASS KALISTENIA

Bilboko Udalak 15 eta 35 urte bitarteko gazteentzat kalistenia masterclass bereziak emango ditu martxotik ekainera bitartean. Klase horiek adituek zuzendutako doako saioak izango dira 19:00etatik 20:30ak arte, hurrengo egunetan: