Bilbon bizi eta 15 eta 30 urte bitarteko gaztea zara? Gazte bezala, hiria zure beharretara moldatzen dela uste duzu? Horrela bada, "Bilbao Hiri Gaztea" proiektuak behar zaitu.
Bilboko Udalak helburu bikoitzarekin aurkeztu du Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketaren edizio berria. Batetik, euskal literaturgintza bultzatzea, eta bestetik, euskal autore garrantzitsuenak ezagutzera ematea.
Komunikazio digitalaren mundua gustatzen zaizu? Teknika digitaletan parte-hartzea eta Bilborock-eko programazio eta edukia zabaltzen ikastea gustatuko litzaizuke? Hala bada, #GazteSHARE zuretzat da! Hilabetero Bilborock-eko edukiei buruz magazine elebiduna egiteko gai diren bi gazteren bila gabiltza.
VillaSoundBilbao jaialdiaren epaimahaiak lehenengo edizio honetan parte hartuko duten talde eta bakarlarien izenak aditzera eman ditu. Bizkaiko 8 talde, Gipuzkoako 3 eta Nafarroako 1 izan dira hautatuak. Ekimen hau 16 eta 30 urte arteko gazteentzat da. Aukeratutakoen batez besteko adina 24,5 urtekoa da.
Bilboko Udalak 2021. urteko diru-laguntzak martxan jarri ditu, aurten 3,2 milioi eurokoak izango direla. Diru-laguntzak arlo desberdinetako proiektuei zuzendutakoak dira, esparru hauen artean kultura, euskara edo hezkuntza daudela.
Abenduaren 1etik urtarrilaren 5era arte, hamaika ekitaldi antolatu ditu Bilboko Udalak Bilboko txoko desberdinetan zehar, #BilbaoGabonak ekimenaren baitan. Deustu, Uribarri, Otxarkoaga-Txurdinaga, Begoña, Ibaiondo, Abando, Rekalde eta Basurto-Zorrotzan izango dira ekimenak.
Datorren abenduaren 21ean, arratsaldeko 18:00tan, Imaginautak jaialdiaren edizio berria izango da Bilborock-en. Oraingo honetan ere arlo desberdinetako artistek hartuko dute parte. Sarrera doakoa izango da leku guztiak bete arte.