Txurdinagan roller park berria

Badator uda eta lagunekin kalean egon eta eguraldi ederraz gozatzeaz baino gauza hoberik ba al dago? Bai, kuadrilaz eta eguraldi ederraz gain, Bilbok eskaintzen dizkigun zerbitzuei esker kirolaz gozatzea. Hori dela eta, Udalak Txurdinagako Europa Parkean kirol espazioa berria inauguratu du.

Rugby jaia Areatzan

Asteburu honetan ospatuko dira Bilbon errugbiko Challenge Cup eta Champions Cup-a. Milaka zale espero ditugu gurean eta horretarako, Bilboko Udalak Fan Zone Champions Rugby Village gunea inauguratu zuen Areatzan.

Parkour eta Crossfit-a praktikatzeko zure espazio berria Sarrikon

Parkour eta Crossfit-a praktikatzea gustoko duzu baina ez dakizu nora jo? Badaukazu zure espazio berria Bilbon! Izan ere, Bilboko Udalak 400m² baino gehiagoko gune bat ireki berri du Sarrikoko parkean, hormigoizko hormak eta metalezko barrekin. Horrez gain, Calistenia praktikatzeko instalazioak ere eraiki dituzte.

Ikasteko leku gehiago azterketa garaian

Bilboko Udalak ikasteko leku gehiago jarriko ditu ikasleen eskura azterketa garaian, maiatzean eta ekainean, hain zuzen. Orotara, 655 leku egongo dira astean zehar, eta 494 asteburuetan. Ikasgelak hiriko 8 barrutietako udaltegi, kiroldegi eta udal liburutegietan daude sakabanatuta.

Bilboko Udalaren Adierazpena

Nafarroako Probintzia Auzitegiak 2016ko uztailaren 7an jazotako gertakarien harira plazaratu duen epaiaren berri jakinik, Bilboko Udaleko talde politikoek honako hau adostu dute:

Zientzia Azoka hemen da!

Bueltan dago Zientzia Astea! Aurten, ikertze eta proiektu teknologikoen bitartez proposatutako erronkei erantzuna emango diote ikerlari gazteek Plaza Berrian. Gainera, unibertsitate eta lantokietako ikerlari profesionalak ere bertan egongo dira, euren proiektuak aurkeztuko dituztela.

#GAZTEKLUBA MUSIKFEST-ek badu kartela!

Apirilaren 7an Bilborockeko oholtzara igoko dira estilo ezberdineko 11 talde eta bakarlari; Rock, Punk, Hip-Hop, Pop eta askoz gehiago. Emanaldiak arratsalde osoan zehar izango dira, 18.00etatik 22.30ak arte, eta sarrera librea izango da leku guztiak bete arte.

Ikasgelak

Bilboko Udalak ikasgelak biztanleen eskura jartzen ditu liburutegi, barrutiko udaltegi eta zenbait polikiroldegietan. Azterketa garain zein gainontzeko hilabeteetan daude irekita eta hirian zehar daude sakabanatuta.