Esanetan…. (página 26)

EZ beti da EZ

Inoiz ez ahaztu: EZ beti da EZ. Eraso sexistak emakumeen duintasuna eta osotasun fisikoaren kontrako biolentzia ekintzak dira. Eraso sexistekin amaitzea gizarte osoaren lana da, eta horiek identifikatzea ezinbestekoa da garaiz geldiarazteko.

Badator Marijaia!

Hara, hara, hara, hara nor datorren... hara, hara, hara gure Marijaia! Ezer baino gutxi geratzen da Marijaia Arriagako balkoitik atera eta urteko aste luzeenari hasiera emateko. Urtero bezala, Aste Nagusiak kontzertuak, lehiaketak, dantza eta lo egiteko ordu gutxi ekarriko ditu.

Bilbao, ciudad y futuro – UDA IKASTAROA

Bilboko Udalak, Euskal Herriko Unibertsitatearekin batera, “Bilbao, ciudad y futuro” uda ikastaroa iragarri du. Irailaren 5etik 7ra ospatuko da Ensanche Eraikinean, hirietako, baina batez ere Bilboko etorkizunari buruz hausnarketa bat azaleratzeko helburu trinkoarekin.

Kontsulta itzazu hemen Bilboko Konpartsetako kontzertuak!

Bilboko Konpartsak Aste Nagusiko euskarri handienetakoa dela argi dugu denok, eta urtero hamaika ekintza antolatzen dituzte, bai egunez, eta baita gauez ere: herri kirolak, sukaldaritza lehiaketa, Hiri Krosa... eta nola ez, hamaika kontzertu! Kontsulta itzazu hemen aurtengo kontzertu guztien zerrenda!

“AgreStop/EraStop”, erasoak ekiditeko plataforma

Bilboko Udalak urtebete dihardu erasoak ekiditeko aplikazio bat garatzen, eraso baten aurrean egonez gero, emakumeok segurtasuna senti dezagun. Momentuan proba fasean badago ere, “AgreStop/EraStop” abuzturako eskuragarri egongo da App Store eta Play Store-n eta doako aplikazioa izango da.

“Bilbao Hiria Pop Rock Lehiaketan” parte hartuko duten 32 taldeak

Badakizkigu "Bilbao Hiria Pop Rock Lehiaketa"-ren hurrengo edizioan Bilborockeko oholtzara igoko diren 32 taldeen izenak! Gazte eta ez profesionalak diren taldeak laguntzea du helburu Udalak, eta horretarako, parte hartuko duten bandek estatuko zein atzerriko beste talde batzuekin eszenatokira igotzeko, zein euren talentua zabaltzeko aukera izango dute.

Bilbao BBK Live Bereziak

Bilbao BBK Live jaialdia iristear da, eta horrekin batera Bilbao BBK Live Bereziak jaialdia ere ospatzear da uztailaren 12tik 14ra. Urtero bezala, jaialdi honek musika eta erritmoa Bilboko erdigunera hurbilduko ditu eta dohainik. Gauzak horrela, datozen egunotan musikaz gozatzeko aukera izango dugu Bilboko hamaika txokoetan.