Datorren domekan, irailak 19, Bilboko Areatzan jai giroa izango da, umeek eta edadetuek hainbat jarduera izango baitituzte aukeran, jolaserako nahiz jaia ospatzeko, bizikleta izango delarik protagonista.
Europar Mugikortasun Astearen jardueren barruan dator ekitaldia, zeinaren goiburua, aurten, hau baita: "Zure osasunagatik, mugitu era jasangarrian" .
Bilboko Udalak 2021/2022 ikasturterako Bilbao Kirolak-en ikastaroetan izena emateko aurretiko hitzordua eskatzeko epea ireki du. Eskaera egiteko epea irailaren 8ra artekoa izango da, eta kiroldegietan edo Bilbao Kirolak-en webgunean dauden salmenta automatikoko terminalen (ST) bidez egingo da.
Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Sailak, LongCovid Euskal Herria Elkartearekin lankidetzan, COVID iraunkorra duten pertsonei laguntza emozionala emateko hainbat saio jarri ditu abian.
Bilboko Udalak, Bilbao Ekintza udal sozietatearen bitartez, enpresa-ideia bat garatzeko eta jarduera berriak abian jartzeko dirulaguntza zuzenen deialdi batean parte hartzeko hautaketa-prozesua abiarazi du.
Bilboko Udalak euskara ikasteko dirulaguntzen eskaerak egiteko epea abiarazi du. Helburua da umeen eta gazteen arteko hizkuntza-transmisioan eragin handiena daukaten kolektiboen artean euskararen erabilera sustatzea.