#ImagiFullEguna, sortzaile gazteentzako topaketa Bilborocken

Gaztea, artista bazara eta sormen-proiektu bat partekatu nahi baduzu,#ImagiFullEguna zure aukera da! Edozein arte-diziplinatako gazteak bilatzen ditugu, Bilborock artisten topaleku bihurtzeko, egunean zehar formatu desberdinak erabiliz: ikusleek artistekin elkarreraginean aritzeko guneak eta askotariko emanaldiak.

#GazteSHARE egonaldian parte hartu duten gazteek bere lanak aurkeztuko dituzte martxoaren 30ean Bilborock-en

Martxoaren 30ean Bilborock-en egingo den gala berezi batekin ospatuko da #GazteShare-n azken saioa, Ikus-entzunezkoen tekniken inguruko egonaldia.Bertan, programaren barruan eta ekimen honi esker ikus-entzunezkoen teknikan formazioa jaso duten 10 gaztek beren lanak aurkeztuko dituzte. Honekin batera, Bilborock tv magazina egiteko hautatutako bi pertsonen izenak emango dira jakitera, bata neska eta bestea mutila.

Let´s Mintza, gazteei eztabaidarako gune bat eskainiko dien topagunea

Datorren martxoaren 29an, Bilborock-ek Let´s Mintza saioaren lehen saioa ospatuko du, feminismoa, osasuna, kultura eta ekimena bezalako gaiak jorratzeko balio izango duen eztabadaidarako topagunea. Ekimen honen helburua gazteentzako diren gai interesgarriak planteatzea da, hauek hauei buruz gogoeta egin dezaten eta ikuspuntu desberdinetatik uler ditzaten.