Udalak “B-Tuber. Youtuber izarren bila!” ikastaroetan parte hartzeko epea zabaldu du
Youtuber izatea gustatuko litzaizuke? Hala bada, hau da zure aukera! Bilboko Udalak, Azkue Fundazioarekin batera, aurten ere "B-Tuber. Youtuber izarren bila!" programa antolatu du, Bilbon erroldatuta dauden eta 9 eta 12 urte artean dituzten gazteentzat. Ekainaren 28tik uztailaren 2ra ospatuko da eta izen- emateak ekainaren 20an amaituko dira.