Abenduaren 1etik urtarrilaren 5era arte, hamaika ekitaldi antolatu ditu Bilboko Udalak Bilboko txoko desberdinetan zehar, #BilbaoGabonak ekimenaren baitan. Deustu, Uribarri, Otxarkoaga-Txurdinaga, Begoña, Ibaiondo, Abando, Rekalde eta Basurto-Zorrotzan izango dira ekimenak.
Datorren abenduaren 21ean, arratsaldeko 18:00tan, Imaginautak jaialdiaren edizio berria izango da Bilborock-en. Oraingo honetan ere arlo desberdinetako artistek hartuko dute parte. Sarrera doakoa izango da leku guztiak bete arte.
Gabonak iristear daude, eta aurten ere hamaika jardueretan parte hartzeko aukera izango duzu #GazteKLUBA Gabonak programari esker. Orotara, abenduaren 29tik eta urtarrilaren 9a bitartean 18 jarduera eskainiko dira Bilboko 12 eta 17 urte bitarteko gazteentzat.
Bilboko Udalak abian jarritako VillaSoundBilbao jaialdiaren lehen edizioan ehun izen-emate baino gehiago egon dira. Orotara, 16 eta 30 urte bitarteko Euskadiko eta Nafarroako 106 talde eta bakarlarik eman dute izena lehiaketaren lehenengo edizioan.
2020ko azarotik 2021ko maiatzera bitartean, hirian gazteentzat egongo diren hamaika planen berri emango dute Miriam Lujuak eta Eleder Iglesiasek Bilbao Gazte-ko Instagram kontuan. Bideoak euskaraz eta gaztelaniaz izango dira eta hilean behin argitaratuko dituzte.
ZINEBI-ren 62. edizioa azaroaren 13tik 20ra ospatuko da. 121 film aurkeztu dira guztira: 89 film labur, 5 film ertain eta 27 film luze. Film horien erdia baino gehiago emakumeek zuzendutakoak dira. Edizio hau hibridoa izango da, film batzuk zine-aretoetan ikusiko dira, eta beste batzuk online.
Azaroaren 14ean ospatuko da Bilborock-en “KonektaFest” kultura eta aisialdi jaialdia. Ekitaldiaren helburu nagusia gazteei ongi pasatzeko eta euren artean harremantzeko aukera segurua eskaintzea da.
Dagoeneko badakigu nortzuk arituko diren Bilborock-eko DJ lehiaketaren finalean! Orotara, 29 pertsonek eman dute izena bigarren edizio honetan. Urriaren 30ean, arratsaldeko 20:00etan, izango da Bilborock-en final handiaren ospakizuna.