150 jarduera uda honetan kulturaz eta aisiaz gozatzeko

Uda honetan Bilbon #BilbaoUda2020, eta honi esker asialdi eta kulturarekin lotutako 150 jarduera baino gehiagorekin gozatzeko aukera izango dugu. Eskaintza askotarikoa, kalitatezkoa, eskuragarria eta, nagusiki, doakoa, izango da. Herritar ororentzat, eta ekainean, uztailean eta abuztuan egingo da hiriko zortzi barrutietan.

Ekoizpen artistikorako bi deialdi berri

Bilboko Udalak, BilbaoArte Fundazioaren bidez, Bizkaiko artistei zuzendutako bi deialdi berri aurkeztu ditu, 100.000 eurotik gorako balioa dutenak, COVID-19ak eragindako krisiaren ondorioak arintzeko.

Aldaketa #GazteKLUBAUda-ko programazioan

#GazteKLUBAUDa-ko programazioan egin behar zen pedalezko kart ibilgailuen jarduera bertan behera geratu da. Horren ordez, ibilbide gidatuak bizikletaz egiteko datak gehitu egin dira. Uztailaren 7tik abuztuaren 27a bitarteko asteazken guztietan egiteko aukera egongo da.

Bilborock-ek udako programazioa aurkeztu du

Bueltan da Bilborock, eta ekaina, uztaila, abuztua eta irailerako gazteek eta gazteei zuzendutako ekintza ezberdinekin dator bueltan. #BilbaoUda2020 ekimenaren baitan antolatutako jarduerak dira, modu koordinatuan landutakoak, uda honetan Bilbon, besteak beste, kirol, kultura eta musika jarduerak izan daitezen.

Kultura berriro ere eskura

Pixkanaka-pixkanaka, Bilbo normaltasunera bueltatzen hasi da kulturarekin lotura duten hainbat espazio berriro ere zabaldu eta gero. Hala ere, osasun arloko jarraibideak jarraituz, espazio bakoitzak sarrera, edukiera eta irekitze daten inguruko baldintzak erregulatuko ditu.