Abian da “Darabilbo” programa!

Martxan Darabilbo proiektua. Bilboko Udalak eta Bilboko Euskaltegi sareak antolatutako egitasmoa da, bilbotarren artean aisialdian euskararen erabilera sustatzeko helburuarekin.

Abian da “Darabilbo” programa!

Irailaren iritsierarekin batera, Darabilbo programaren edizio berri bat jarri da martxan. Bilboko Udalak eta Bilboko Euskaltegi sareak antolatutako egitasmoa da, aisialdian euskararen erabilera sustatzeko helburu duela.

Instagramer izan nahi al duzu?

Instagramer izan nahi al duzu? Sare sozialetan presentzia irabaztea gustatuko litzaizuke? Horrela bada, lehiaketa berri hau zure interesekoa izango da! Bilboko Udalak instagramer bi, mutil eta neska bat, aukeratuko ditu Bilbao Gazte-ko Instagram kanalaren bidez arduerei, proposamenei eta ekimenei buruzko informazioa zabal dezaten.

Astebururo planak eskaintzeko bueltan da #GazteKLUBA

Urrian bueltatuko da astebururo Bilboko gazteei planak eskaintzen dizkien #GazteKLUBA-ko ohiko programa. Hauetan parte hartzeko ezinbestekoa izango da Bilbokoa izatea, 12 eta 17 urte bitarteko gaztea izatea eta #GazteKLUBATxartela izatea.

Beldur Barik programaren edizio berria martxan da

Dagoeneko martxan Emakundek sustatutako eta euskal erakunde guztien kolaborazioarekin garatutako Beldur Barik programaren edizio berri bat. Lehiaketa 12 eta 26 urte bitarteko gazteei dago zuzendua eta indarkeria sexista prebenitzeko asmoz ikus-entzunezko lanak saritzen ditu.

#GazteKLUBA Iraila programa martxan!

#GazteKLUBA Iraila programa martxan da! Irailaren 25 eta 26an ospatuko dira jarduerak Bilbon, 12 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzenduta egongo direla. Lekuak mugatuak izango dira eta osasun agintariek emandako segurtasun neurriak beteko dira.

Bizkaia Gazteak Helburu, gazteen enplegu programa

Garapenetik eta Durangaldeko, Bermeoko eta Leioako Behargintzetatik Bizkaia Gazteak Helburu programa sustatzen ari dira. Musika-industriako eta musika-jaialdien ekoizpeneko prestakuntza proposatzen diete gaiarekiko interesa duten 16 eta 29 urte bitarteko gazteei.