Bilborock-ek udako programazioa aurkeztu du

Bueltan da Bilborock, eta ekaina, uztaila, abuztua eta irailerako gazteek eta gazteei zuzendutako ekintza ezberdinekin dator bueltan. #BilbaoUda2020 ekimenaren baitan antolatutako jarduerak dira, modu koordinatuan landutakoak, uda honetan Bilbon, besteak beste, kirol, kultura eta musika jarduerak izan daitezen.

Kultura berriro ere eskura

Pixkanaka-pixkanaka, Bilbo normaltasunera bueltatzen hasi da kulturarekin lotura duten hainbat espazio berriro ere zabaldu eta gero. Hala ere, osasun arloko jarraibideak jarraituz, espazio bakoitzak sarrera, edukiera eta irekitze daten inguruko baldintzak erregulatuko ditu.

Hemen da Distart, online jaialdi artistiko berria

Maiatzaren 8an eta 9an ospatuko da Distart Festival jaialdia, Bilboko lau neskek sortutako, eta ikuspuntu feminista batetik jorratutako, ekimen artistikoa, non parte hartuko duten esparru ezberdinetako emakume artistek euren lanak plazaratzeko aukera izango duten.