Ekoizpen artistikorako bi deialdi berri

Bilboko Udalak, BilbaoArte Fundazioaren bidez, Bizkaiko artistei zuzendutako bi deialdi berri aurkeztu ditu, 100.000 eurotik gorako balioa dutenak, COVID-19ak eragindako krisiaren ondorioak arintzeko.

Bilborock-ek udako programazioa aurkeztu du

Bueltan da Bilborock, eta ekaina, uztaila, abuztua eta irailerako gazteek eta gazteei zuzendutako ekintza ezberdinekin dator bueltan. #BilbaoUda2020 ekimenaren baitan antolatutako jarduerak dira, modu koordinatuan landutakoak, uda honetan Bilbon, besteak beste, kirol, kultura eta musika jarduerak izan daitezen.

“Pentsako ipuinak” lehiaketaren hirugarren edizioa abian da

Abian da  “Pentsatzeko ipuinak” lehiaketaren hirugarren edizioa, literatura-sorkuntzaren bidez gizarte-arazoei buruzko hausnarketa sustatzea helburu duen haur eta gazteei zuzendutako literatura-lehiaketa. Aurtengo gaia arrazakeria izango da, gizarte inklusiboa eta bidezkoa sustatzea xede duela.