Ezagutu ikus-entzunezko narrazio berriak BIdeOtik-ren eskutik

Datorren igandera arte, martxoak 14, Azkuna Zentrora bazoaz BIdeOtik programaren proiekzioen eskutik bideo-sorkuntza original eta abangoardistaena ezagutuko duzu. Bosgarren saioa izango honakoa eta ikus-entzunezko 5 lan proiektatuko dira 19:00etatik aurrera Golem zinemetan.

#GazteSHARE, ikus-entzunezko tekniken egoitza

Komunikazio digitalaren mundua gustatzen zaizu? Teknika digitaletan parte-hartzea eta Bilborock-eko programazio eta edukia zabaltzen ikastea gustatuko litzaizuke? Hala bada, #GazteSHARE zuretzat da! Hilabetero Bilborock-eko edukiei buruz magazine elebiduna egiteko gai diren bi gazteren bila gabiltza.

Badakigu zein talde eta bakarlari arituko diren VillaSoundBilbao-n!

VillaSoundBilbao jaialdiaren epaimahaiak lehenengo edizio honetan parte hartuko duten talde eta bakarlarien izenak aditzera eman ditu. Bizkaiko 8 talde, Gipuzkoako 3 eta Nafarroako 1 izan dira hautatuak. Ekimen hau 16 eta 30 urte arteko gazteentzat da. Aukeratutakoen batez besteko adina 24,5 urtekoa da.