
Apirilean ekingo dio VillasoundBilbao Fest-ek Bilborocken, hautatutako 12 talde eta bakarlariekin
Badago hemen VillasoundBilbao Fest!. Ekitaldi honetan parte hartzeko hautatutako 12 talde gazteen kontzertuak apirilaren 9an hasiko dira. Kontzertu guztiak Bilborock aretoan egingo dira eta horietako bakoitzean aukeratutako 3 talde eta gonbidatu bat arituko dira. Kontzertu hauetarako sarrera doakoa eta librea izango da, edukiera bete arte.