Bilbaobizi, bizikletak mailegatzeko udal zerbitzu berria

Bizikletak mailegatzeko udal zerbitzu berria daukagu, Bilbaobizi, alegia, eta berrikuntza eta hobekuntza esanguratsuak aurkezten ditu. Izan ere, bizikleta berri guztiak pedalei eragiteko laguntzaz hornituta egongo dira eta 24 orduan eskainiko da zerbitzua.

Gazteentzako aire zabaleko kirol gune berriak

Bilboko Udalak aire zabalean kirola egiteko hainbat gune aurkeztu ditu aurten, hiriko plaza zein parkeetan, auzoak zein auzokoen bizitza hobetzeko eta aisialdi guneak sustatzeko helburuarekin. Gainera, gune berri horiek kirola praktikatzeko ohitura eta espazio naturaletan gazteen topaketak bultzatzea dute helburu.

Euskara ikasteko diru-laguntzak

Bilboko Udalak kanpaina berria jarri du martxan "Goazen Euskaltegira! Apunta zaitez" lelopean, bilbotarrak euskaltegietara hurbildu eta euskara ikasi eta erabiltzen animatzeko helburuarekin. Bilbon, orotara, 17 euskaltegi daude eta matrikulazio epea irailaren 30era arte egongo da zabalik.

Bilbao BBK Live Bereziak

Bilbao BBK Live jaialdia iristear da, eta horrekin batera Bilbao BBK Live Bereziak jaialdia ere ospatzear da uztailaren 12tik 14ra. Urtero bezala, jaialdi honek musika eta erritmoa Bilboko erdigunera hurbilduko ditu eta dohainik. Gauzak horrela, datozen egunotan musikaz gozatzeko aukera izango dugu Bilboko hamaika txokoetan.

Jauzi ikaragarriak itsadarrean “Red Bull Cliff Diving”-rekin

Hirugarren urtez, ekainaren 30ean ospatuko "Red Bull Cliff Diving" ikuskizuna. Protagonistek Salbeko zubitik, 27 metroko altueratik, egingo dute salto, 85 km/h-ko baino gehiagoko abiaduran. Hirugarrengo aldiz ospatuko da gurean, 2014 eta 2015ean ere Bilbon ospatu baitziren proba hauek.

BILBOKO KALEALDIA-ren edizio berria

Uztailaren 2tik 7ra ospatuko da Bilbon BILBOKO KALEALDIA-ren, Kaleko Antzerki eta Arteen jaialdiaren, hemeretzigarren edizioa, Bilboko Udalak antolatua. Orotara, Bilboko hamaika txokotan ospatuko diren 65 emanaldiz gozatzeko aukera izango dugu.

Kanpoko igerilekuak dagoeneko irekita

Bilbon aterkia oraindik gorde ez badugu ere, hiria udarako prestatzen ari da, izan ere, pasa den ekainaren 9an Artxanda, Txurdinaga eta Errekaldeko kanpoko igeriluak ireki egin ziren. Horrez gain, udarako 25 gela zein uretan garatuko diren ekintzez osatutako programa ere aurkeztu zen.

¿Ahobizi? ¿Belarriprest? ¡Badator Euskaraldia!

Euskara ulertzen duzu baina ez duzu hitz egiten? Zure ama-hizkuntza da eta Bilbon duen presentzia sustatu nahi duzu? Euskaraldia gurera iritsiko da laster "11 egun euskaraz" dinamikarekin, euskararen erabilpena areagotu eta bilbotarron hizkuntza ohiturak aldatzeko asmoz eta Euskal Herriko beste 300 udalerrirekin bat eginez. Ez dago aitzakiarik euskaraz ez mintzatzeko!

GAU ZURIA Bilboren urteurrena ospatzeko

718 urte beteko ditu aurten Bilbok eta hori dela eta, ekainaren 15 eta 16an GAU ZAURIA ospatuko da, hamaika ikustaldi eskainiz, Bilbao 700 Fundazioa eta Bilboko Udalaren eskutik. 21.30etatik eta 01.30ak arte, Bilbok antzerkiak, musika, bideo mapping-ak, argi eta soinu ikuskizunak eta esperientzia sentsorialak hartuko ditu. Bost zentzumenekin gozatzeko ekintzak dira denak.

Txurdinagan roller park berria

Badator uda eta lagunekin kalean egon eta eguraldi ederraz gozatzeaz baino gauza hoberik ba al dago? Bai, kuadrilaz eta eguraldi ederraz gain, Bilbok eskaintzen dizkigun zerbitzuei esker kirolaz gozatzea. Hori dela eta, Udalak Txurdinagako Europa Parkean kirol espazioa berria inauguratu du.